HEMEN GARBIKETAK
EKIPO BAT GARA
Gure sekretua
35 urtetik gorako esperientziarekin, zure espazioak bikain uzten adituak izateaz gain, bezeroentzako zerbitzu paregabea eskaintzen dugu. Nola? Gure enpresa osatzen duten pertsonak zainduz. Haiek baitira txoko bakoitzari distira ateratzen diotenak.
Gure lan-taldearen ongizatea bermatzeagatik nabarmentzen gara, alderdi guztietan. Kontratu egonkorrak, etengabeko prestakuntza eta lan-bizitza oreka errazteko neurriak sustatzen ditugu, argi dugulako, pozik dauden langilez osatutako taldea dela garbitasun estandar gorena bermatzeko gakoa. por garantizar el bienestar integral de nuestro equipo en todos los aspectos.
Bizitza asko aldatu da
Eta baita Hemen Garbiketak ere.
Duela 35 urte baino gehiago jaio ginen, zure ingurua zuk zeuk zainduko zenukeen bezala zaintzeko helburuarekin. Hori ez da aldatu. Baina urte guzti hauetan bizimodua asko aldatu da: mundua bera, pertsonak, haien ohiturak eta beharrak. Eta guk, aldake honetatik ikasiz, gure helburua betetzen jarraitu dugu.
Gaur egun, gure ardatza zaintza da. Alderdi guztietan. Izan ere, ez dago bikaintasunik mimorik gabe.
Gure lan-taldekide izan nahi duzu?
Pertsona konprometitu eta erantzuleen bila gabiltza gure lan-talderako. Zure balioak gureekin bat datozela uzte baduzu, eta behar dugun perfilera egokitzen bazara, ondorengo formularioa betetzera gonbidatzen zaitugu. Ahal bezain pronto erantzun bat emango dizugu.