Zabala da gure garbikea zerbitzuen eskaintza eta nola Administrazio Publikoari, hala enpresa pribatuei zein auzotar erkidegoei edo partikularrei zuzentzen zaie: mantenamendurako garbiketa, goitik beherako garbiketa, obra amaierakoa, industri garbiketa, beirena zein bestelako hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu. Egoera bakoitzerako makineria egokienaz hornitzen gara.

Zeinahi erako bezeroari egokitzen gatzaizkio bere neurriari begiratu gabe, eta garbiketa lanak haien beharren arabera burutzen ditugu modu azkar bezain profesionalean.

Aintzat hartzen dugu orobat, eskaintzen dugun zerbitzuak bezeroen instalazioetako funtzionamendu arruntari eragozpenik eragin ez dakion.

Nolako lanak egiten ditugu?

Ikusi bideoa galderari erantzun bat eman nahi badiozu.


Aurrekontua eskatu

bideo1bideo0

Hauentzat lan egiten dugu

Administrazio publikoak

Egoitza publiko askok utzi dute beraien garbiketa gure eskuetan, halako lanetarako, Hemen Garbiketak etxeak Eusko Jaurlaritzako kontratisten erregistro ofizialean ZERBITZU KONTRATISTA gisa eman du izena eta sailkapen maila gorena esleitu zaio udaletxeekin, erakunde autonomoekin zein Eusko Jaurlaritzarekin kontratuak sinatzeko.  

Auzotar erkidegoak

Atari, garaje eta patio garbiketa zerbitzuak.

Kiroldegiak

Gimnasio, kiroldegi, igerileku eta abarrendako garbiketa zerbituak eta higiene protokoloak.

Industri alorreko enpresak

Industri alor orotan deharduten bezeroak izan ditugu, beraien enpresetako garbitze lan osoak gure esku utzi dituztenak.

Elikadura alorreko enpresak

Harakintza, okintza, banaketa biltegi eta antzeko alorrendako garbiketa zerbitzuak.

Eraikuntza enpresak

Alor zabal honetako enpresetako bulegoak eta lokalak garbitzeko zerbitzuak, are haiek burututako obrak garbitzekoak ere.

Ikastetxeak

Ikastetxe, haurtzaindegi, akademia eta abarrendako garbitze zerbitzuak.

Merkataritza eta turismoa

Hotel, bidaia agentzia, nekazalturismo, higiezin enpresa ezein erako bulego nahiz saltokiendako garbiketa zerbitzuak.

Erantzukizuna