Zerbitzuak

 

Zabala da gure garbikea zerbitzuen eskaintza eta nola Administrazio Publikoari, hala enpresa pribatuei zein auzotar erkidegoei edo partikularrei zuzentzen zaie: mantenamendurako garbiketa, goitik beherako garbiketa, obra amaierakoa, industri garbiketa, beirena zein bestelako hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu. Egoera bakoitzerako makineria egokienaz hornitzen gara.

Zeinahi erako bezeroari egokitzen gatzaizkio bere neurriari begiratu gabe, eta garbiketa lanak haien beharren arabera burutzen ditugu modu azkar bezain profesionalean.

Aintzat hartzen dugu orobat, eskaintzen dugun zerbitzuak bezeroen instalazioetako funtzionamendu arruntari eragozpenik eragin ez dakion.

Hauentzat lan egiten dugu

Administrazio publikoak

Egoitza publiko askok utzi dute beraien garbiketa gure eskuetan, halako lanetarako, Hemen Garbiketak etxeak Eusko Jaurlaritzako kontratisten erregistro ofizialean ZERBITZU KONTRATISTA gisa eman du izena eta sailkapen maila gorena esleitu zaio udaletxeekin, erakunde autonomoekin zein Eusko Jaurlaritzarekin kontratuak sinatzeko.  

Industri alorreko enpresak oro har

Industri alor orotan deharduten bezeroak izan ditugu, beraien enpresetako garbitze lan osoak gure esku utzi dituztenak.

Garraio enpresak

Bidaiarien garraio, autobus eta antzeko enpresei bideratutako garbiketa zerbitzua.

Elikadura alorreko enpresak

Harakintza, okintza, banaketa biltegi eta antzeko alorrendako garbiketa zerbitzuak.

Eraikuntza enpresak

Alor zabal honetako enpresetako bulegoak eta lokalak garbitzeko zerbitzuak, are haiek burututako obrak garbitzekoak ere.

Ikastetxeak

Ikastetxe, haurtzaindegi, akademia eta abarrendako garbitze zerbitzuak.

Kiroldegiak

Gimnasio, kiroldegi, igerileku eta abarrendako garbiketa zerbituak eta higiene protokoloak.

Merkataritza eta turismoa

Hotel, bidaia agentzia, nekazalturismo, higiezin enpresa ezein erako bulego nahiz saltokiendako garbiketa zerbitzuak.

Auzotar erkidegoak

Atari, garaje eta patio garbiketa zerbitzuak.

Erantzukizuna

Garbiketa-enpresa bat kontratatu aurretik, ziurtatu enpresak soldatak eta gizarte-segurantza ordaintzen dituela; izan ere, irregulartasunen bat izanez gero, erantzule subsidiarioa zara.

Aurrekonturik merkeena ez da beti ekonomikoena.


GURE LANA EGITEN BADAKIGU, ETA HONEN BERMERIK NAGUSIENA

Bezeroen asebetetzea

  • Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
    Langile eta nagusi arduratsuak, bezeroaren beharretara egokitzeko prest daudenak uneoro, gure lan ordutegitik kanpo etortzeko arazo barik, edozein eskaerari segituan erantzuten diote eta disponibilitatea agertu... Gertuko sentitzen ditugu eta oso gustura gaude eurokin. Gomendatzeko modukoak, zalantza barik.
    Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
  • Goretti Madina
    Gure beharretara egokitu dira profesionaltasun eta emaitza onekin. Guztiz gomendagarria.
    Goretti Madina
  • Garabide
    2017tik kontratatu izan dugu Hemen garbiketak lan desberdinak egiteko eta beti profesionaltasun eta prestutasun handiarekin aritu izan dira. Ez dugu inoiz inolako arazorik izan beraiekin eta beti erantzun izan diete behar bezala gure eskakizunei.
Aurrekontua eskatu