Konfiantzazko enpresa gara eta zure garbiketa beharrei erantzuten saiatzen gara

Zergatik gu aukeratu

  • Enpresa fidagarria garelako eta garbitasun arloan dituzun arazoei konponbidea bilatzen diegulako.
  • Aurrekontuak egiterakoan informazioarekin aholkua ere eskaintzen dugulako.
  • Agindutako zerbitzuak uneoro beteko direla bermatzen dugulako, behar izatera, baita langileak ordezkatuta ere (oporrengatik, bajengatik, …).
  • Zure instalazioetan eragin litezkeen balizko kalteei erantzuteko, erantzunkizun zibil zein patronaleko asegurua dugulako.
  • Laneko Arriskuen Preventzio legedia bere atal guztietan betetzen dugulako.
  • Gainazalak nahiz langaiak zaintzen ditugulako, tratamendu gogorregiak ekidinez eta ingurumenarekiko begirunerik handiena izanez.
  • Zure gaurko zein etorkizuneko beharrei erantzuteko eta haietara egokitzeko gai garelako.

ESKA IEZAGUZU AURREKONTUA