Garbiketa zerbitzu azkarra eta kalitatezkoa eskaintzea de gure enpresaren xedea.

Nortzuk gara

HEMEN GARBIKETAK bere lan esparruan 20 urtetik gorako eskarmentua duten profesionakel zuzentzen dute. Aldi guzti honetan hazten joan gara, egun, eskaintza lehiakor bezain gaitua eskaintzera iritsi arte. Kalitatezko zerbitzuen eskaintzan oinarritzen da, bezeroari egokitutako eta hari gertuko zaion eran profesionaltasunez eskainitako zerbitzuetan. Gurean, eskarmentuak eta gaztetasunak bat egiten dute esparru guztietako garbitasun behar orori erantzute aldera.

Kalitatezko garbiketa zerbitzu eraginkorra eskaintzea da gure enpresaren xedea, ingurumenarekiko begirunerik handiena izanik eta bezeroak gogobeteta uztearen bila beti. Etengabeko hobekuntzari nabarmen atxikitako filosofiak bereizten gaitu, zeinaren arrakasta bezeroek erakusten diguten leialtasunean islatzen den. Harro gaude hastapenetako bezero gehienei eusteko gai izan garelako.

Banan banako eran aztertzen dugu eskaintza bakoitza bezoen beharretara egokitze aldera, nola langileei hala teknologiari eta ordutegiei dagokienean.

Hemen Garbiketak enpresan jakitun gara zein den garrantzitsua gure langileen hautaketa eta prestakuntza.

Eskainitako zerbitzuen kalitatea bermatzen duten barne kontrolerako sistemak dauzkagu. Burutzen ditugun lanak prestakuntza maila handiko gure langileek gainbegiratzen dituzte aldian-aldian.

Zure esku jartzen dugu gure ezagutza guztia eta eskarmentu zabala, bazterrik ezkutuenera iritsi eta gure zerbitzurik onena eskaintze aldera.

ESKATU AURREKONTUA