Kalitatea

Kalitatea eta ingurumena

Hemen Garbiketak etxean kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten dugu, hori dela eta, 2007tik kudeaketa sistema bateratu bat ezarri dugu gure enpresan. Bertan sartzen dira KALITATEaren zein INGURUMENAren kudeaketaISO9001 eta ISO14001 arauei jarraiki.
Ahalegin handia egiten dugu aldian-aldian bezeroen instalazioak gainbegiratzen, egin ere, hango kalitate maila ebaluatzeko zein kontrolatzeko eta hala behar izatera, sor daitezkeen balizko gertakizunak zuzentzeko edota haiei aurrea hartuz konponbideak jartzeko.
Era berean, badakigu zein garrantzitsua den gure ingurumena zaintzea. Sakon garbitzea ingurunea zaintzearekin bateratzen dugu eta horregatik, aurrez aipatutako engaiamendua arautzen duen ingurumen politika zehatza eta barne arautegia dauzkagu.

Giza baliabideen politika

Hoentan datza gure giza baliabide politika, gizabanakoak hartzen ditugu, eta garapen bide profesionalaz gain, enpresaren barruan lanpostu egonkorra eskaintzen diegu. Jakitun gara, darabilgun langile hautapen sistema zein hasierako prestakuntzan eskaintzen dugun arreta direla, bere eginkizunarekin engaiamendua hartzen duen langileria izateko giltzarriak.

Gizabanakoek osatutako enplegu eskaera poltsa zabala daukagu. Gure bulegoetan eskatzen dituzte lanpostuok eta langile eskuragarritasun horrek langile beharra dugun zeinahi unetan hutsuneak betetzeko modua errazten digu (bezero berriak, oporraldiagatiko ordezkapenak, aldi baterako ezintasunak eta abar).

Gure hautatze sistemak gizabanakoen gaitasunak hartzen ditu oinarrizko elementutzat, horretarako, ondokoen antzeko portaera gaitasunak edo trebeziak eskatzen dizkiogu gure langile taldeari: ardura, diskrezioa, heziketa, norbere higienea eta lana ongi egiteko gogoa.

En Hemen Garbiketak enpresan erabaki irmoa hartzen dugu gure beharginen ahalmena bultzatu eta beraien jarduna hobetze aldera. Helburu horren bila dihardugu motibazioa etengabe sustatzen, lanerako girorik onena eskaintzen, gure langileen itxaropenak asetzen eta aldi berean, norbanako gisa zein profesionalki dituzten behar orori erantzuten.

Langileen prestakuntza

Langile orok du lanpostu bakoitzari etxikitako arriskuen inguruko prestakuntza egokia eta baita tarteko buruek zein zuzendariek ere. Berriki enpresan hartutako langileei eskaini izan zaie eta hala egiten da egun ere prestakuntza hau. Kasu bakoitzaren arabera, gure egoitzatan edota bezeroen instalazioetan garatzen da prozesu hau, egoera bakoitzaren behar zehatzei so.

Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten dugu

Kalitate eta ingurugiro politika

HEMEN GARBIKETAK SL garbiketa zerbitzu enpresa da (garbiketa orokorrak, mantentzekoak, obra amaierakoak, industrien garbiketak…). Garbiketaz gain, zoruak beiraztatu eta haiei distira ematen espezialistak gara.

Eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta ingurumena zaintzeko dugun grinagatik, enpresa barruan ondorengo konpromisoak ezarri ditugu:

  • Gure bezeroen gogobetetasuna bermatzeko, harremanetan eta egindako lanaren esfortzuan oinarritzea.
  • Eskakizun guztiak betetzea; gure bezeroenak eta kalitate eta ingurumen arloetan legez dagozkigunak.
  • Etengabeko hobekuntzarako konpromisoa daukagu, gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta gure jarduerak ingurumenean duen inpaktua murrizteko.
  • HEMEN GARBIKETAK SL enpresak sor dezakeen kutsadurari aurre egiteko konpromisoa hartu dugu.
  • Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatzen ditugu, gure enpresaren etorkizunean sinesten dugulako.
  • Merkatuan lehiakortasun maila handira iristea, gure bezeroen konfiantza eta fidelizazioan oinarrituta.
  • Langileen sentsibilizazioa sustatzea eta lanean gustura eta egoki aritzeko bitarteko aproposak ezarri.

Zergatik gu aukeratu


Zure gaurko zein etorkizuneko beharrei erantzuteko eta haietara egokitzeko gai garelako.


Nortzuk gara
Aurrekontua eskatu