Bezeroak gogobeteta uztea da gure lana ondo egiten dakiguaren berme nagusia

Bezeroak

Bezeroak gogobeteta uztea da gure lana ondo egiten dakiguaren berme nagusia. Ildo horri jarraiki, hainbat eta askotarikoak dira gugan uste osoa jarri duten bezeroak:

  • ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK: Egoitza publiko askok utzi dute beraien garbiketa gure eskuetan, halako lanetarako, Hemen Garbiketak etxeak Eusko Jaurlaritzako kontratisten erregistro ofizialean ZERBITZU KONTRATISTA gisa eman du izena eta sailkapen maila gorena esleitu zaio udaletxeekin, erakunde autonomoekin zein Eusko Jaurlaritzarekin kontratuak sinatzeko.
  • INDUSTRI ALORREKO ENPRESAK ORO HAR. Industri alor orotan deharduten bezeroak izan ditugu, beraien enpresetako garbitze lan osoak gure esku utzi dituztenak.
  • GARRAIO ENPRESAK. Bidaiarien garraio, autobus eta antzeko enpresei bideratutako garbiketa zerbitzua.
  • ELIKADURA ALORREKO ENPRESAK. Harakintza, okintza, banaketa biltegi eta antzeko alorrendako garbiketa zerbitzuak.
  • ERAIKUNTZA ENPRESAK. Alor zabal honetako enpresetako bulegoak eta lokalak garbitzeko zerbitzuak, are haiek burututako obrak garbitzekoak ere.
  • IKASTETXEAK. Ikastegi, haurtzaindegi, akademia eta abarrendako garbitze zerbitzuak.
  • KIROLDEGIAK. Gimnasio, kiroldegi, igerileku eta abarrendako garbiketa zerbituak eta higiene protokoloak.
  • MERKATARITZA ETA TURISMOA. Hotel, bidaia agentzia, nekazalturismo, higiezin enpresa ezein erako bulego nahiz saltokiendako garbiketa zerbitzuak.
  • AUZOTAR ERKIDEGOAK. Atari, garaje eta patio garbiketa zerbitzuak.

ESKATU AURREKONTUA