Giza baliabideen politika

Hoentan datza gure giza baliabide politika, gizabanakoak hartzen ditugu, eta garapen bide profesionalaz gain, enpresaren barruan lanpostu egonkorra eskaintzen diegu. Jakitun gara, darabilgun langile hautapen sistema zein hasierako prestakuntzan eskaintzen dugun arreta direla, bere eginkizunarekin engaiamendua hartzen duen langileria izateko giltzarriak. 

Gizabanakoek osatutako enplegu eskaera poltsa zabala daukagu. Gure bulegoetan eskatzen dituzte lanpostuok eta langile eskuragarritasun horrek langile beharra dugun zeinahi unetan hutsuneak betetzeko modua errazten digu (bezero berriak, oporraldiagatiko ordezkapenak, aldi baterako ezintasunak eta abar). 

Gure hautatze sistemak gizabanakoen gaitasunak hartzen ditu oinarrizko elementutzat, horretarako, ondokoen antzeko portaera gaitasunak edo trebeziak eskatzen dizkiogu gure langile taldeari: ardura, diskrezioa, heziketa, norbere higienea eta lana ongi egiteko gogoa. 

Hemen Garbiketak enpresan erabaki irmoa hartzen dugu gure beharginen ahalmena bultzatu eta beraien jarduna hobetze aldera. Helburu horren bila dihardugu motibazioa etengabe sustatzen, lanerako girorik onena eskaintzen, gure langileen itxaropenak asetzen eta aldi berean, norbanako gisa zein profesionalki dituzten behar orori erantzuten. 

Langileen prestakuntza 

Langile orok du lanpostu bakoitzari etxikitako arriskuen inguruko prestakuntza egokia eta baita tarteko buruek zein zuzendariek ere. Berriki enpresan hartutako langileei eskaini izan zaie eta hala egiten da egun ere prestakuntza hau. Kasu bakoitzaren arabera, gure egoitzatan edota bezeroen instalazioetan garatzen da prozesu hau, egoera bakoitzaren behar zehatzei so.