Kalitate eta Ingurugiro politika

HEMEN GARBIKETAK SL garbiketa zerbitzu enpresa da (garbiketa orokorrak, mantentzekoak, obra amaierakoak, industrien garbiketak…). Garbiketaz gain, zoruak beiraztatu eta haiei distira ematen espezialistak gara.

Eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta ingurumena zaintzeko dugun grinagatik, enpresa barruan ondorengo konpromisoak ezarri ditugu:

  • Gure bezeroen gogobetetasuna bermatzeko, harremanetan eta egindako lanaren esfortzuan oinarritzea.
  • Eskakizun guztiak betetzea; gure bezeroenak eta kalitate eta ingurumen arloetan legez dagozkigunak.
  • Etengabeko hobekuntzarako konpromisoa daukagu, gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko eta gure jarduerak ingurumenean duen inpaktua murrizteko.
  • HEMEN GARBIKETAK SL enpresak sor dezakeen kutsadurari aurre egiteko konpromisoa hartu dugu.
  • Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak aprobetxatzen ditugu, gure enpresaren etorkizunean sinesten dugulako.
  • Merkatuan lehiakortasun maila handira iristea, gure bezeroen konfiantza eta fidelizazioan oinarrituta.
  • Langileen sentsibilizazioa sustatzea eta lanean gustura eta egoki aritzeko bitarteko aproposak ezarri.